Gabonetako oporren ondorengo lehenengo egunarekin batera, urtebetetzeak ospatzen hasi gara. Oraingoan 4 urte betetzen hasi dira eta poz-pozik ospatu ere, handitzen hasi zaizkigu eta.
Ortzirekin estreinatu dugu 4 urtekoen kluba. Pozik etorri da gaur gure Ortzi, abestu, kandelak itzali, urteak txaloz kontatu eta amak egindako bizkotxo goxo-goxoa janez ospatu dugu. AUPA ORTZI !! ZORIONAK !!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina