2015/01/23
UXUE G.eta XABAT Z.ren URTEBETETZEA
Gaur egun berezia izan dugu, bi urtebetetze batera ospatu ditugu. Uxue Goikoetxea eta Xabat Zubillaga poz-pozik etorri zaizkigu, 4 urte handi betetzen zituztela eta... Gaur ostirala, fruta alde batera utzi, eta bizkotxo goxo-goxoak janez ospatu dugu. Abestu, kandelak ondo itzali eta txalo ugari egin dugu, merezita duzue eta...
AUPA UXUE G. eta XABAT Z. ZORIONAK biori !!!
2015/01/22
GARAZIREN URTEBETETZEA
Garaziren urtebetetzea ospatu dugu. Asteburuan bete ditu 4 urte eta amak egindako txokolatezko bizkotxo goxo-goxoa janez ospatu dugu . Indar handiz kandelak itzali eta gustora jo diogu txalo. AUPA GARAZI eta ZORIONAK guztion partetik !!!
2015/01/19
MATTINen urtebetetzea HH2
Mattin oso pozik zegoen hiru urte bete dituelako, pelota eta Albisun kamiseta oparitu dizkizute e!, zu bai izango zarela pelotari bikaina Mattin! Amarekin egindako bizkotxo goxo goxoarekin ospatu degu urtemuga.
2015/01/10
ORKATZen urtebetetzea HH2
ORKATZen urtebetetzea abenduan izan zen, baina ezin izan genuen ospatu. Aitarekin egindako bizkotxo goxo goxoa ekarri du lagunekin ospatzeko. BI urte dituzu dagoeneko Orkatz!
2015/01/09
ARENEn urtebetetzea HH2
ARENEk "urtea" hasten denean "urteak" betetzen ditu, hori bai "urtea" hasteko era zoragarria! Etxean egindako madalena goxo goxoak ekarri dizkigu. Zorionak Arene hiru urte dituzu dagoeneko!
2015/01/07
ORTZIREN URTEBETETZEA
Gabonetako oporren ondorengo lehenengo egunarekin batera, urtebetetzeak ospatzen hasi gara. Oraingoan 4 urte betetzen hasi dira eta poz-pozik ospatu ere, handitzen hasi zaizkigu eta.
Ortzirekin estreinatu dugu 4 urtekoen kluba. Pozik etorri da gaur gure Ortzi, abestu, kandelak itzali, urteak txaloz kontatu eta amak egindako bizkotxo goxo-goxoa janez ospatu dugu. AUPA ORTZI !! ZORIONAK !!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)