2015/01/23

UXUE G.eta XABAT Z.ren URTEBETETZEA

Gaur egun berezia izan dugu, bi urtebetetze batera ospatu ditugu. Uxue Goikoetxea eta Xabat Zubillaga poz-pozik etorri zaizkigu, 4 urte handi betetzen zituztela eta... Gaur ostirala, fruta alde batera utzi, eta bizkotxo goxo-goxoak janez ospatu dugu. Abestu, kandelak ondo itzali eta txalo ugari egin dugu, merezita duzue eta... AUPA UXUE G. eta XABAT Z. ZORIONAK biori !!!

2015/01/22

GARAZIREN URTEBETETZEA

Garaziren urtebetetzea ospatu dugu. Asteburuan bete ditu 4 urte eta amak egindako txokolatezko bizkotxo goxo-goxoa janez ospatu dugu . Indar handiz kandelak itzali eta gustora jo diogu txalo. AUPA GARAZI eta ZORIONAK guztion partetik !!!

2015/01/19

MATTINen urtebetetzea HH2

Mattin oso pozik zegoen hiru urte bete dituelako, pelota eta Albisun kamiseta oparitu dizkizute e!, zu bai izango zarela pelotari bikaina Mattin! Amarekin egindako bizkotxo goxo goxoarekin ospatu degu urtemuga.

Danbor hotsak entzuten dira Ataunen ere HH2 (argazkia)