2014/11/24

LUR-en URTEBETETZEA

Gaur ere egun polita izan dugu gelan. Lur-en urtebetetzea ospatu dugu eta amonak egindako bizkotxo goxo-goxoa janez ospatu ere. Zorionak abestu, kandelak itzali, txaloak jo eta denok prest jarri gara bizkotxo goxo eta koloretsua jateko. Ederki pasa dugu denok. Muxu handi bat guztion partetik eta ONGI ETORRIA 3 URTEKOEN KLUBERA !!! AUPA LUR !!!

2014/11/19

ZORIONAK ENARA !!

Gaur egun polita izan dugu. Enararen urtebetetzea ospatu dugu. Abestu, argazkiak atera eta Enarak eta amatxok egindako bizkotxo goxo-goxoa gustora jan dugu. Gelako gaztetxoenak ere 3 urteko klubean sartzen ari dira eta ANIMO!!! ZORIONAK ENARA!!! eta MUXU handi-handi bat guztion partetik.